Ustelkeria duela 2.000 urte

  • Vindolanda (argazkian), Ingalaterrako aztarnategi erromatarra da, Adrianoren harresitik hurbil. Duela zenbait urte idazkunak topatu zituzten egurrezko taulatan eta berriki amaitu dute 111 lerroko testuaren itzulpena. Lerrook agerian utzi dute duela 2.000 urteko Erromatar Inperioko funtzionarioen ustelkeria.

    Taulek erromatar ofizialen aurkako erreklamazioak jaso zituzten: ofizialek garia, ogia, larrua, zerriak eta beste baliabide batzuk prezio baxuan erosteko eskubidea zuten, baina gero berriro saltzen zituzten prezioa izugarri puztu ondoren.

2009ko irailaren 20an
Vindolanda, Ingalaterrako aztarnategi erromatarra
Vindolanda, Ingalaterrako aztarnategi erromatarra.
 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inperioaren krisia
Satlantis Microsats, Bizkaiko enpresa bat Europako mugen zainketa eta azpiegitura militarra garatzen

Satlantis Microsats enpresa bizkaitarrak aldarrikatzen du gaurko “Gerra Hotz Berrian” Mendebaldeari laguntzen diola: berak darama lidergoa Europako Defentsa Programaren esparruan 4,8 milioi euroko dirulaguntza jaso duten bi proiektutan. Eusko Jaurlaritzak eta... [+]


Trump eta Salvini, inperioaren beste estrategia bizirauteko

Matteo Salvini denbora laburrean Italiako jaun eta jabe egin da aurretik Donald Trumpi AEBetan garaipena eman zion formula berdintsua erabiliz: herritarren arazo guztien errudun bihurtu etorkinak eta oro har atzerritarrak. Baina zer datza gorroto eta arrazismo horien... [+]


Bagaudak
Krisia eta iraultza erromatar garaian
V. mende erdialdean, Erromatar Inperioa azkenetan zenean, hainbat jende armatuk biolentziaz eraso zuten boterea: bagaudak. Historian zehar konflikto horren zergatia azaltzen saiatu dira, baskoiekin ere lotu izan dituzte, baina oraindik inork ez daki nor ziren eta zerk eragin... [+]

Ponpeia suntsituta... bigarrenez
Kanpania (gaurko Italia), K. o. 79. Vesuvio mendiak eztanda egin eta Ponpeia eta Herkulano hiriak errautsetan estali zituen. Ordura arte Erromatar Inperioko hiri oparoak izandakoak bat-batean desagertu ziren, mapatik nahiz historiatik.

Ponpeiarren zorigaiztoa arkeologo eta... [+]

Gerra kimikoa 256. urtean
Dura-Europos (Siria), K. o. 256. Sasanidar pertsiarrek erromatarren esku zegoen hiria setiatu zuten. Ordura arte Erromatar Inperioa nagusi izan zen Mediterraneoan, baina handik aurrera Sasanidar Inperio jaioberriak konpetentzia gogorra egin zion Ekialde Hurbilean. Hala, III... [+]

Eguneraketa berriak daude