Amorrua eta melodia, biak punkaren eremuan

  • Material Rechazado ::Material Rechazado

    autoekoizpena

    iraupena ::36´30´´

    prezioa ::7€

Material Rechazado
Material Rechazado
Material Rechazado da une honetan Arrasaten punk-rocketik hurbilen dagoen taldeetako bat. Euren kabuz kaleratu duten estreinako disko honetan euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko kantuak batu dituzte, kritikaz eta amorruz betetako hitzekin. Odio por odio eta Cárceles de asfalto kantuetan antzeman daiteke Eskorbutoren eragina; Ya no te keda nada hit-ean, berriz, Vómito zein MCD gogora ekar ditzakete; baina badira bestelakoak ere. Gitarrek eta melodiek garrantzia handia baitaukate arrasatear hauen kantuetan eta 1977ko Ingalaterrako oihartzunez gain, beraien herrian hain presente dauden Oi! doinuak, edo Social Distortion eta antzeko ikonoen eraginak ere agertzen dira. Azken horiena, batez ere, armonikak protagonismoa hartzen duen kantetan suma daiteke. Ildo horri jarraitu nahi diote hemendik aurrera.
Material Rechazado
"Ondo dago kooperatibak lana ematea, baina protesta eta inkonformismoa ezabatzen ditu"

Izen bikaina taldearena, zorionak! Fabrikako montaje katetik baztertuak izan zarete?


Eskerrik asko! Bai, fabrikan dauka jatorria taldearen izenak. Hasieratik izan gara apur bat adaptaezinak. Arrasateko beste jende askok baino punk sentimendu gehiago izan dugu betidanik, eta sasoi baten Arrasateko taldeetatik apur bat baztertuta geunden.

Hitzak oso ezkorrak dira. Ez dago positibotasun izpirik?


Tira, gu alaiak gara, baina bizimodua gero eta txarragoa da, natura hondatuta, AHT, baloreak –familia, laguntasuna...– galtzen doaz, konformismoa... Hori guztia ikusita, zaila da positiboa izatea.

Arrasaten ez gara ba kooperatibarekin ondo bizi?


Dirua badago, baina etxe guztietan ez gara hain ondo bizi. Ondo dago kooperatibak lana eta dirua ematea, baina protesta eta inkonformismoa ezabatzen ditu. Gainera, badirudi telegidatuta gaudela: ingeniariak izan behar dugula, izaera galtzen dugu.

Zer da punka zuentzat?


Jarrera bat. Bizitzeko, sentitzeko eta batez ere espresatzeko modu bat, artea ere izan daitekeena; jakina, protestarekin lotutakoa. Hala ere, ez genuke esango gu punkyak garenik. Batzuk konturatzen ez diren arren, gaur egun ezin gara 80ko hamarkadaren moduan bizi; garai hori pasa zen.

Euskarazko, gaztelerazko eta ingelesezko hitzak dituzue. Zer hizkuntzatan aritzen zarete erosoago?


Aitor: Gazteleraz erosoago idazten dut hizkuntza horretan gehiago irakurtzen dudalako, baina euskaraz gehiago abesteko ahalegina egin nahi dut. Gainera, euskarazko talde gutxi entzun izan ditugu; batez ere, Delirium Tremens eta Ume Gaiztuak.

Formaldu egin zaretela esango nuke, orain taldea serioago hartzen duzuela...


Agian pasatuta jotzen ikasi dugu; ez gara askorik aldatu. Hala ere, egia da taldea apur bat serioago hartzen dugula. Ilusio bat aurrera eramateko lan egin behar da eta horri eutsi gura diogu.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude