Hondartzako ametsak udazkenean

Rosa Maria Martin Sabaris
Rosa Maria Martin SabarisIñigo Azkona
Txikitan hondartzan ematen genituen udako goizak, eguerdiak eta arratsaldeak. Oporrak pasatzeko genuen modurik merkeena zen kilometro gutxitara zegoen hondartzara joatea, batez ere autobusean edo trenean –gasolinoan ezin– gutako batek musutruk joatea lortzen zuenean. Autobusetik jaitsitakoan, berriro arnasa lasai hartzean, algaraz ospatzen genuen aurreztutakoa. Horrelako batzuk pilatuz gero, gainera, izotzezkoa ez zen izozki garestia erosteko parada suertatzen zitzaigun. Baina izozkirik ezean, bandera berdea ikustatzeak ematen zigun poza, edo karramarro itzela topatu izanak, edo, apur bat beranduago, liluratzen gintuen mutila bagoi berean sartzeak. Bizipoza eta txikitako ametsak. Dena etorkizuna.

Gero, gaztaroan sartu ginen eta –orain ez dut ulertzen zergatik– jende jatorrak mendia zuela nahiago sinestarazi ziguten. Inork ahoskatu gabeko leloari jarraituz, hondartzako dolce far nientetik ihes egin genuen, itsasertzeko goxoak iraultzarako grina epeldu egingo balu bezala, eta kresalari usain burgesa topatu genion. Aitzitik, mendi tontorrera iristeko beharrezko kemena, izerdia, adorea goraipatzen genituen, mundua behingoz eta behin betirako irauli behar baikenuen, eta beste bandera batzuk hasi ziren agertzen gure ametsetan. Amets handiak.

Denboraren poderioz kalera jaitsi ginen gero, eta egunerokotasunak –lanak, ikasketak, bilerak, seme-alabak...– ia irentsi gintuen. Beharrak metatu eta zereginak amaigabe bihurtu zirenez, joan-etorri eroan galdu ginen. Lo egiteko denbora gutxi eta amets egiteko batere ez.

Iraganeko kapituluak ugaltzen hasi direnean, berriro itzuli naiz hondartzara eta kresalari ametsen usaina hartu diot ostera ere. Itsasertzak –haranek eta menditarteek ez bezala– urrutira begiratzeko aukera eman dit. Aurreneko aldiz ikusiko banitu bezala, harritu naute itsasaldi tematiek. Lehen aldiz ikusi ditut, berriz ere lehenbizikoz, itsasgora eta itsasbehera nekaezinak hondarrezko gazteluak deuseztatzen setatuta. Orduantxe aurkitu dut udazkenerako gorde dudan harribitxirik preziatuena: are egoskorragoa den ume bat, hondarrezko gaztelua berreraikitzen, ehun aldiz, mila aldiz, itsaso erraldoiari iseka eginez gesalak hondarrezko ametsa eramango ez diola ikusirik. Ez amets txikirik, ez handirik ere.

Udazkenean ere beste mundu bat da amesgarria.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude