"Kanpin dendako klabijak baino ez gara eurentzat"

  • Cosme Iturrinoren definizioan, “ehun kilotik gorako morroskoa”, “kanpolarrosa”, “amerikano itxura tristea” duen morroia. Eskerrak Etxeberriak berak sortutako pertsonaia den.

Hasier Etxeberria
Hasier Etxeberria

Hasier Etxeberria, zein liburu ekarri diguzu gaur?
Barkatu, baina eskuak poltsikoetan ditudala nator. Ez nuen uste halako leku eroan hain galdera arrunta egin behar zidatenik.

Egia da, baina Sautrela etorri zait gogora. Hamar urte, 250 programatik gora. Ez nekien gure literaturak hainbesterako ematen zuenik.
Neuk ere ez. Zorionez, txikitatik izan naiz irudimen handikoa: gauzak asmatzea ez zait egiten hain zaila.

Sautrela-n inoiz ikusi dudan elkarrizketarik onena, Pantxikaneko menuba idatzi zuenari egindakoa.
Nola zen Picabiaren hura: inork segi zaitzan nahi baduzu, aurretik joan behar duzu. Norbait zeu imitatzen hasten denean, ematen du edozein herri eta hizkuntzaren parekoak garela, normalak, alegia. Zoritxarrez hori ez da horrela: Wazemank-eko txorimaloen inspirazio-gai izateak ez gaitu erdipurdiko izatetik libratuko.

Zu zeu ere idazlea zaitugu, Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan liburuagatik ezaguna.
Eulien bazka edo Inesaren balada eleberriengatik ezagunagoa nintzela uste nuen, baina tira. Zerua eta infernua ezagutu ditut liburu horrekin. Gurean oso intereseko egin zitzaion jendeari, baina gaztelaniazko argitalpena ez zuen ia inork irakurri. Kanpin dendako klabijak baino ez gara eurentzat, tingladu osoari eusten diogun arren, bakarrik lurrean ondo ezkutuan, trabarik egiten ez badugu gara balios. Bestenaz, soberan gaude.

Iturrino Handiaren hitzak dira sarrerakoak. Nola uzten diezu zure pertsonaiei zutaz horrelakoak esaten?
Idatzi ditudan eleberrietako biztanleek ondo ezagutzen nautela uste dute, eta ausartu egiten zaizkit zernahi esatera, ez diedalakoan sekula ukabilkadarik emango kokotsean, edo labankada gibelean. Euren lekuan nik ez nuke lasai lo egingo: nire esku dago zoriona duten ukituko ala pipiak dizkien begiak irentsiko.

Kazetari, idazle, sukaldarien lagun ere bai. Azken hori zer da, otorduak doan izateko?
Azkarra zara, gero, Watson.

Ziazerbak kreman mahaspasa eta pinaziekin eskatu dizkiot amari iganderako, eta lapikoarekin jo nahi izan nau buruan.
Ez naiz harritzen. Ez dakizu makarroiak tomatearekin eskatzen, mundu guztiak bezala? Bide batez, emango al zenidake zure amaren telefono zenbakia? Emakume zentzuduna dirudi.

Zutabegintzan ere aritu zara, luze. El Mundo-n idaztearena, ordea, berriz esplikatuko didazu, mesedez?
Gazteegia zara hori ulertzeko: Ni El Mundo-n hasi nintzenean idazten, El Mundo El Mundo zen: Ramon Zallo, Javier Ortiz, Mariano Ferrer... O tempora, o mores!

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (I)
Aulkitik aulkira, euli-giro eta Jenisjoplin, kontrako eztarritik dendaostera

Uxue Alberdiren lanari begira jarriko gara oraingoan. Lehenengo artikulu honetan helduentzako idatzi dituen ipuinak, eleberriak, saiakera eta kronika hartuko ditugu kontuan. Bigarren artikulu batean ilustratutako anekdotez, istorioez, filosofia liburuez eta idatzizko bertsoez... [+]


2024-02-12 | Jakoba Errekondo
Indi gaztainondoaren gerrateak

Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]


2024-02-06 | Estitxu Eizagirre
Gorka Setien idazlea hil da

Gorka Setien Berakoetxea poemagile hernaniarra hil da otsailaren 4tik 5erako gauean. Bost liburu idatzi zituen, irrati libreetako ahotsa izan zen eta gozo entzuten eta zaintzen zekien. 2019an autoedizioan argitaratu zuen bere poema liburu berriena, Naufragoen altzoa.


Eguneraketa berriak daude