argia.eus
INPRIMATU
Esnearen digestioa, europarren espezialitatea
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko irailaren 20a
Bi emakume.
Bi emakume.
Gizaki heldu gehienek ezin dute esnea digeritu. Europan, aldiz, badago hori egiteko gai den populazio handia.

Ezagun da pertsona gehienek, helduarora ailegatzean, esneen azukreetatik laktosa sortzeko ahalmena galdu egiten dutela, baina orain 7.000 urte, mutazio bati esker, populazio konkretu batzuetan laktosa sortzeko ahalmenari eustea lortu zuten batzuek. Horrela, Europa iparraldeko pertsonen %85 gai da laktosa digeritzeko. Portzentaje hori txikituz doa Eskandinaviatik hasita hegoalderantz baldin bagoaz.

Datu horretan oinarrituz, Ipar Europa hartzen zen gaitasun honen jatorritzat, baina University College London-eko ikerlari talde batek jatorria Balkanetan eta Europako erdian kokatu berri du. Antza denez, hainbat faktore elkartzen dira laktosaren digestioari laguntzeko, hala nola, D bitaminaren ekoizpen naturala, ugaztunen edoskitzea... baina oraindik ezin da ezer ere esan segurtasun osoz.