argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintza eta euskara
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko irailaren 20a
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak kritikatu duenez, Ertzaintzak egin duen lan eskaintza publikoan 260 lanpostutatik 108tan baino ez da eskatuko derrigorrezko lehen hizkuntz eskakizuna. Puntuazio guztiaren %9,09 izango litzateke euskara jakitea. Aralarrek ere lan eskaintzak euskararekiko duen jarrera salatu du. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak berriz, salaketak gaitzetsi ditu eta esan du lan eskaintzak ez duela euskara gutxiesten eta euskarari bultzada bat emango diotela.

Bitxiena zera da: deialdiak Europako hizkuntz ofizialak jakitea baloratuko duela lehen aldiz, berdin txekiera nola frantsesa.