Rosa Diez Urrestarazu Euskadi Irratiko zuzendariak Berrian esanak: "Nafarroako eta Iparraldeko informazio lokala emango dugu. Euskaraz hitz egiten den leku guztietakoa izango da informazioa (...) Euskara gure kulturaren parte da, eta ez du ideologiarik: denona da".
Urko abeslariak Diario de Noticias-en esanak: "Gazteek ez dute euskaraz abestu nahi gosez hiltzeko; hala doakigu, Duncan Dhu eta La Oreja de Van Gogh".
Iban Arantzabalek Etxebarri blogean esanak telebista autonomikoetatik ere iragarkiak kentzeaz: "Hau da, kalte egiten digu iragarkiak euskaraz entzuteak? Ni ezezkoan nago, kalterik ez dago, eta gainera, euskarazko bideogintzarako, telebistagintzarako eta ikus-entzunezko produktuetarako atzerapausoa litzatekeela Euskal Telebistak muzin egitea iragarkiei. Gure merkatu txikia ahuldu egingo litzateke".