Adimenaren umeak
Hipotesi batetik abiatzen da Hans Moravec-en Adimenaren umeak: egunen batean gizakiaren funtzio fisiko eta adimenezko guztiak baliokide artifiziala izango dutela. Moravecen ustez, pertsona biologikoki atzeratuta geratuko da; bai behintzat, sortu dituen gailu artifizialekin alderatuta. Izan ere, hiltzen garenean hardwarea desagertu egiten da. Baina, pertsona artifizialak edukiz gero, gure gogamena robot horietara transferitu ahalko da, nolabait hilezkor bihurtuz. Lan honetan adimen artifizialaren eremuan eman diren urratsak aztertzen dira, eta galdera batzuk egiten zaizkio irakurleari. Gure galaxian egon al daiteke zibilizazio robotikorik? Robotekin lan eginda nitasuna galduko al dugu?