Oiassoko (Irun) erromatar aztarnategian metalezko pieza txiki bat aurkitu zuten eta pieza txiki horretatik abiatuta, makina osoa berreraiki zuten: Ctesibioren ponpa hidraulikoa. Aurkikuntza hori aitzakia,
Balbulatik ponpara: Oiasso eta ura ateratzeko metodoak Antzinaroan izenburuko erakusketa paratu dute Oiasso Museoan urriaren 31 bitartean.
Ctesibioren makina hura Antzinaroan ura ateratzeko metodo bat zen, baina ez bakarra. Noria, Arkimedesen torlojua eta patenotrea ere erabili zituzten Antzinaroko gizakiek ura mugitu ahal izateko. Eta horien guztien inguruko azalpenak bildu dituzte Oiasso Museoko erakusketan.