Puttana, ma pia

Elisabet II.a Borboikoa
Elisabet II.a Borboikoa
Donostia, 1868ko irailaren 17a. Elisabet II.a Borboikoa, Espainiako erregina, Donostian zen oporretan. Urte batzuk lehenago hasi zen udaldiak bertan pasatzen, itsasoan bainu hartzeak mesede egiten ziolakoan. Baina 1868ko uda hartan urak nahasita zeuden eta irailaren 17an, Iberiar penintsularen beste erpinean, Cádizen, armadako adarrik aurrerakoiena erreginaren aurka altxa zen, monarkiak autoritarismorako joera gero eta nabarmenagoa zuela eta.

XIX. mendearen erdialdean Espainiako Estatuko ekonomia zertxobait suspertzen hasi zen. Katalunian ehungintza fabrikak zabaldu ziren, Euskal Herrian altzairugintza sustatu zen, penintsulan ferrokarril linea berriak eraiki ziren... Emaitza positiboek adoretuta, Elisabet II.ak gobernuko adar aurrerakoia baztertu zuen. Eta nazioartean horren aldeko jarrerak bildu zituen, esaterako, Vatikanoarena.

Urte batzuk lehenago, Aita Santuak Elisabeten seme Alfontso XII.a bataiatzeari uko egin zion, adulterioaren emaitza zela argudiatuz. Baina 1868an bertan Pio IX.ak Urrezko Arrosa, Vatikanoko sari preziatuena, eman zion Espainiako erreginari. Elisabet II.a ez zen ezaguna bere moral katoliko zorrotzagatik eta kuriako kardinal batek bere desadostasuna adierazi zuen, erreginari puta esanez. “Puttana, ma pia” (puta, baina elizkoia) erantzun zuen Pio IX.ak. Erreginaren ospe txarra alde batera utzita, Aita Santuari monarkia kontserbadorearen aliatua izatea komeni zitzaion.

Espainia barruan giroa oso bestelakoa zen, eta irailean armadako aurrerakoien eta herritarren haserrea lehertu egin zen. Prim, Serrano eta Domínguez jeneralak buru zituen altxamendua, Iraultza Loriatsua izenez ezaguna, berehala zabaldu zen. Elisabeten eskolta moduan Donostian zeuden gerraontziak ere altxatuekin lerratu ziren. Elisabetek Pavia jenerala bidali zuen altxamendua itzaltzeko, baina alferrik.

Irailaren 26ko gauean, ministro kontseilua azkenekoz bildu zen Donostian. Ministroek Alfontso XII.aren alde abdikatzera behartu zuten Elisabet. Baina keinua berandu iritsi zen. Berehala Serrano jeneralak –urte batzuk lehenago erreginaren amorante izanak– Pavia garaitu zuen Alcolean. Irailaren 29an, erreginak gaua Irunen igaro zuen eta biharamunean muga zeharkatu eta Hendaiara iritsi zen.
Elisabet II.aren udaldia eta erregealdia hor amaitu ziren. 1868ko iraultzak ez zuen aldaketa handirik ekarri Espainian; bi urte geroago Alfontso XII.a eseri zen tronuan. Baina erreginak udak Donostian igarotzea erabaki izana erabakigarria izan zen hiriaren etorkizunean.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude