argia.eus
INPRIMATU
Kontxa
Joxemari Ostolaza 2009ko irailaren 09a
Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza
Ohi bezala, koadrila guztiak beren prestakuntzaren gailurrera estropadaz estropada abian datoz. Ohi ez bezala, kanpokoak bertan gelditzen dira kontzentraturik sailkapena xede. Iragan hurbilean dozena erdi estropada besterik antolatzen ez zirenean, ekainean hasten ziren koadrilak osatzen bailaraka. Orduko traineruek beren bailararen ordezkaritza tradizio handieneko herriari ematen zioten. Egun, klubek ordezkatzen dute izena, eta zenbait izan baten bila dabil bere uretan hazitako arraunlariak bereganatu ezinik. Profesionalak batzuk, ohiko eran gehienak, denak ere hamaika hilabete prestakuntzan. Normaltzen doa arraunlaritza, saskibaloian, eskubaloian eta aurki kirol profesional guztietan bezalaxe, esponsorraren izenpean izana mantendu nahian. Iragan hurbilean estropalari gehienen izenean, Kontxarenean, hainbat prestatzaile eta lemazain koadrila osatuz prentsaren aurrean presoekiko beren atxikimendua adierazi nahi izaten zuten, inguruaren pozerako. Hondar urtetan, haizea esponsor edo, airatu dira eta ez dute erakutsi horrelakorik, jada puntako kirolarien autismoak harrapatu bailituen. Beti bizirik dut erratuko naizen esperantza.