Animadeba 2010 egitasmoaren baitan, Debako Udalak I. Gortina Lehiaketa jarri du abian. Animaziozko zinema jaialdira nahi adina kortinila aurkez daitezke, edozein teknikarekin egindakoak. Gaia librea izango da, baina, beti ere, jaialdiaren promozioari zuzendua. Gortinak aurkezteko epea azaroaren 13an amaituko da. Irabazleak 700 euroko saria jasoko du.
Malenkonia taldearen aurreneko lan luzea plazaratu du Gor diskoetxeak: Hegazkadak dakar ekaitza. Diskoa doan deskargatu ahal izango da aurki Interneten, www.malenkonia.com helbidean. Haizerik gabeko eguna izeneko aurrerapen kantua jada deskarga daiteke.
Soweto Gospel Choir talde hegoafrikarrak kantuak, perkusioa eta dantza tradizionalak uztartuko dituen ikuskizun koloretsua eskainiko du abenduaren 13an Iruñeko Baluarten.