argia.eus
INPRIMATU
Internet, espazioan ere bai
Joxerra Aizpurua Sarasola 2009ko irailaren 09a
Internet
Internet, espazioan ere bai
Coloradoko Unibertsitateko (AEB) ikerlariak, NASArekin batera, komunikaziorako teknologia berri baten bila ari dira Nazioarteko Espazio Estazioan. Teknologia horren bidez, Lurreko Internet espaziora eta eguzki-sistema osora hedatu nahi dute.

DTN deitu diote teknologia berriari, eta haren bidez, NASAk eta bestelako nazioarteko espazio-agentziek Lurretik kanpo dauden ibilgailuekin Internet bidezko komunikazioa izango dute.

Egungo Interneteko teknologia ez  da aproposa espazioan aritzeko, planeten arteko distantziak, ibilgailuen orbitak eta komunikazio-seinaleak ez baitira egoki ezkontzen teknologia horrekin. Espazioko baldintzek behartzen dute Lurraren eta espazio-ontzien arteko komunikazioa puntutik puntura egitera, walkie-talkiekin egiten den antzera, eta horrek lotura bakoitza eskuz egitera behartzen du. Abian dagoen ikerketarekin oztopo horiek gainditzeko modua lortu nahi dute.