argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2009ko irailaren 10

Miquel Strubellek gipuzkoaeuskara.net-en: “Hizkuntza-normalizazioko teknikari galiziarrak orain egun gutxi elkartu ziren Carballon (A Coruña). Euren hizkuntza Galiziako gizartean modu normalizatuan ikusteko helburuari mesede egingo dion hitzaldia nola egituratu behar den izan dute hizpide.
Ikastaroan parte hartu nuen, eta katalana izanik, giroa duela hamarkada batzuetakoa zela iruditu zitzaidan. Aurre egin behar dieten aurreiritzi eta auto-gorroto mailak guztiz zaharkituta daude.
Gainera, badirudi guztiz neoliberala den diskurtsoa onartu egin dutela Galizian, izan ere, gizartearen sektore batek –hain zuzen ere, aurreiritzi horiek lehen pertsonan jasaten dituenak, eta kasu batzuetan, milaka urteko hizkuntza alde batera uzten duenak– hizkuntza aukeratzeko ustezko ‘askatasuna’ defendatzen du. Hala ere, galizieraren aurkako txertoa hartzeko saiakera dirudi, hizkuntza ofizial bat ez ezagutzea ‘eskubidea’ bailitzan”