Zer nahi duzu bihar?

  • Luis Garde ::Unplugged

    Kutxa Fundazioa

    orrialdeak ::96

    prezioa ::7€

Unplugged
Liburuaren kontrazalean Kutxaren eslogana dakar Luis Garderen azken poema liburuak, Irun Hiriko Literatur Sarietako aurtengo irabazlearen lanak. “Zer nahi duzu bihar?” galdetu ordez “zer nahi duzu atzo?” galdetu behar genuke behar bada, saudadearen bidetik. Atzera begira idatzitako liburu kriptikoa da Unplugged, arean malenkoniatsua, baina ez tristea. Narratiboa, baina ez lirika bakoa. Hirugarren pertsonan pentsatua, baina norberari buruzkoa.

Iritsi ezin gaitezkeen eremuak esploratzeko baliabidetzat darabil poesia iruindarrak, iluntasunean argi printzak bilatzen dituelarik, eta gertakarietan era guztietako seinaleak. Bizitza modernoaren gailu, presa eta hustasun guztiak azaleratzen dira Unpluggeden, baina betiko galdera zaharrak gailentzen dira azken finean: Norantza goaz? Ze zulotan galtzen da galtzen dena? Tristeziaren zauriak zelan senda daitezke?

“Kontakizun,/ abesti,/ istorio edo poema guztiak,/ leiho eta gizaki batekin hasten dira./ Gizaki bat bere leihotik begira./ (…) Ni ere leihoetan zehar begiratzen dudana naiz./ Horrela hasten da kaier hau”. Sarrerako poema honetatik bertatik hasita, Luis Garderen heteronomia leihoa dela nabari da, kristalezko talaia hori da poeta. Leihoak kanpora ematen du, baina baita norbere isla itzuli ere. Autoreak “beste niak” aurkitzen ditu leihotik kalera begira eta pertsonaiak, lekuak, fikzioa eta materiala eskaintzen dizkio bista horrek. Behatoki pribilegiatu horretatik besteei buruz idazten du poetak, bere barne-kezken istorioa eraikiz bezala.

Sakon iristeko gai da, uneka, gauza itxuraz axalekoetatik abiatuz. Kafe bat hartzeko darabilgun denbora-tarte laburra, esate baterako, eternitatearekin lotu dezake: ehun urtean aldatzen bagara, bost minutuan ere, halabeharrez, aldatu egiten gara. Dena dela, ideia unibertsal astun horiek helarazteko ez du idazleak uneoro trebetasun bera erakutsi. Irudien inflazioak eta ukitu pop-ak, orokorrean, ez diote bat ere mesederik egin mezuari. Uste dut irakurlearen atentzioa trebetasun eta txera handiz mantendu behar dituela poemategi batek, eta liburu honetan irakurlea ez, ematen du askotan idazlea bera aspertzen dela, eta poema zelan edo halan bukatu duela, ideia guztiz borobildu barik. Lerroak azken burura eramatea eta poema bat ontzea ez dira gauza bera. Aurten finagoak eta sakonagoak liburu asko argitaratu dira, ez direnak hitz-elkarketa soilean oinarritzen.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude