argia.eus
INPRIMATU
Roger Idiart hil da
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko irailaren 03a
Roger Idiart idazlea hil zen joan den asteazkenean, abuztuaren 26an. 78 urte zituen. Azkaindarrak bertso-paperak, kantak eta pastoralak idatzi zituen bizi izan zen bitartean. Bera izan zen pastoral bat idatzi zuen lehen lapurtarra: 1991. urtean aurkeztu zuten jendaurrean Xalbador. Hamar urte beranduago, Etxahun Iruri pastorala idatzi zuen. Kanta ezagun askoren hitzak ere bereak ziren: Orhiko Xoria, Baionako suprefeta eta Bedatsian, besteak beste. Irratian eta prentsan ere lan asko egindakoa zen Idiart.