argia.eus
INPRIMATU
RIEV aldizkariaren zenbaki berria
  • Batzuen artean ::RIEV 54

    Eusko Ikaskuntza

    orrialdeak::323

    prezioa ::14€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko irailaren 06a
RIEV 54
Eusko Ikaskuntzak argitaratzen duen Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) aldizkariaren azken zenbakian hainbat gai landu dituzte sakontasunez. Mikel Navarrok berrikuntzako sistema erregionalez eta klusterrez idatzi du Tribuna sailean. Sail berean euskal elizaren azken urteetako historian izan diren posizio kritikoei buruz jardun da Felix Placer; Susana Torradok Ama Lur filmari buruz idatzi du; Jesus Maria Ramosek Euskal Herriko beiragintzaz; eta Juan Maria de Velascok bioetikaren jatorriaz eta garapenaz. Eduki horiez gain, aldizkariko ohiko sailak aurkituko ditu irakurleak: Noticia atalean erreportaje ugari plazaratu dituzte, eta ez dira falta, liburu iruzkinak eta doktore-tesien zerrenda.