Euskal Jaia, Urretxu ezagutzeko gida

  • 50 urte beteko ditu irailean egingo den Urretxuko Euskal Jaiak, eta aitzakia ederra izan daiteke Urola Garaiko herri hau bisitatzeko. Aparta izango da 2009koa; karrozen desfilea izango du ardatz, baina askoz gehiago eskainiko du, esaterako punta-puntako eskulangintza erakusketa.
Urretxuko euskal Jaietako karroza desfilea.
Urretxuko euskal Jaietako karroza desfilea.Urretxuko Kultur Etxea
Frankismo beltzean jaio zen Urretxuko Euskal Jaia, 1959an, euskal sena eta nortasuna pixka bat berpiztu nahiak bultzatua. Erregimenak guztiz zapalduta eta isilarazita zeukan Euskal Herria, baina urretxuar talde batek adorea izan zuen urte hartako irailaren 13an euskal kutsuko sei gurdi kalera ateratzeko, herriko koadrilen eskutik. Harrituta eta hunkituta ikusi zituzten urretxuarrek eta kanpo herrietatik etorritakoek Sagardotegia, Euskal kirolak, Joku leku, Bolatoki, Juntetxea eta Café San Luis (Iparragirreri eskainia) izeneko karrozak. Garaiko gobernadore zibilek ez zuten begi onez ikusten Euskal Jaia, jakina, eta 1965ean debekatu egin zuten. Izan zen tarte bat karrozarik gabea, baina berriro hasi ziren 1974an eta ordudanik ez du jaiak etenik izan, beti ere izaera erreibindikatiboa erakutsiz.

Herriko hainbat txoko eta eraikin irudikatu izan dituzte koadrilek karrozetan urteetan zehar, eta horiei jarraitu besterik ez dugu egun pasa antolatzeko Urola ibaiak zeharkatzen duen herri honetan. Irimo mendiaren magaleko Ipeñarrieta jauregia izan daiteke hasiera puntu egokia; 1994an Bakko neska koadrilak erakutsi bezala, Corral-Ipeñarrieta familia noblea bizi izan zen bertan XVII. mendean. Diego de Corral eta Antonia de Ipeñarrieta garai hartako “high society”-ko kide izan ziren, Velazquez margolari ospetsuak euren erretratuak egin izanak erakusten duenez. Ipeñarrieta jauregia, gaur egun baserriko eginkizunetara emana, arkitektura aipagarrikoa da, eta bertatik Urretxu eta Goierriko hainbat herriren ikuspegi paregabeaz gozatu dezakegu, baita Aizkorri eta Aralar mendikateenaz ere.

Irimora, ikuspegi ederren bila

Mendiaz eta basoaz gozatu nahi duenak Ipeñarrietatik gora jo dezake, Irimoko gailurrerantz, Lizarriturrin ur freskoa edateko geraldia eginda. Iturri honek ere izan zuen bere karroza Euskal Jaian, 1996an, Bandbuztanoker koadrilaren eskutik. Club Alpino Txindoki-ko kideek egin zuten iturria, 1936ko Gerraren bezperatan, aitzurrak, zementua eta palak bizkarrean hartuta mendian gora abiatu eta igande mordoa lan horri eskainiz. Eta gorago segi nahiz gero, berehala jarriko ditugu oinak Irimo mendiaren tontorrean. Gomendagarria benetan argazki kamera soinean eramatea, hemendiko ikusmira oso ederra baita. Gurutze handi bat dago gailurrean, eta hori ere auzolanean zutitutakoa da, 1955. urtean, 2005eko Euskal Jaiko karroza batek gogorarazi zigun moduan.

Irimotik behera, kalerantz, Santa Barbarako baselizaren ondotik pasatuko gara. Ekainak 24 baldin baditu zorionekoak gara, San Juan eguneko erromeria ospatzen ariko baita ermitaren ingurunean. Herri kirolak, dantzariak, meza, bazkari herrikoia…Denetarik izaten da udari ongietorria emateko. Aterpe koadrilak erakutsi zigun 2002ko Euskal Jaiko karrozan Santa Barbarako baselizaren lehenengo berri idatzia 1540. urtekoa dela. Urretxuko kaskora iritsi aurretik, merezi du inguruko baserriak ikustea, esaterako Zabaleta, eskualde honetan ohiko ez diren harrizko arkuak erakusten dituena atarian.

Kalera iritsita, Udaletxea da aurreneko ikusi beharrekoa. Harri arrosaz eginiko eraikin hau Granada de Ega-ko dukeei erosi zieten 1891n herriko zinegotziek, 58.000 erreal ordainduta. Burdin forjatuzko hamar balkoi eta egurrezko teilategi landua ditu, baita honako esaldi hau ere fatxadan zizelkatua: “En la casa del que jura no faltará desventura”. Iparragirre enparantzako lau aldeetako bat osatzen du Udaletxeak, eta San Martin de Tours elizak beste bat. Zalantza koadrilak eraman zuen azken hori bere gurdian, 1983an, eta orduko hartan gogorarazi zigun 600 urte beteak zituen parrokia izan zela Urretxuko historiako lehendabiziko eraikina. Plazaren buru, berriz, Jose Mari Iparragirre abeslari-bertsolari-poetaren estatua dago, gitarra eskuan. Iparragirre ere behin baino gehiagotan izan da karrozetako protagonista, nola ez.

Arkitekturak badauzka beste hainbat erakusgarri Urretxun, hala nola Areizaga jauregia, eta berau ikusi ondoren Euskal Jaiko karroza askoren (1987an, 1996an…) gai izan den Urolako Trenaren geltoki zaharra bisitatu dezakegu, baita bertan zerbeza bat hartu ere, gaur egun Gaztetxea baita. Zumaiarainoko bidea egiten zuen trena 1986an kendu zuten, herritarrek protesta gogor egin arren. Gaur egun bidegorri bihurtuta dago trenbidea.

ASTEKARIA
2009ko abuztuaren 02a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude