argia.eus
INPRIMATU
Sanz iragazki lanetan
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko uztailaren 28a
Eusko Jaurlaritzak ezingo die zuzenean diruz lagundu Nafarroako ikastolei eta ezta euskalgintzako eragileei ere. Bi lehendakariek, Sanzek eta Lópezek, elkarren arteko harremanei buruzko protokoloa sinatua dute eta ondorioz Jaurlaritzak emango dituen diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren eskutatik pasako dira. Nafarroa Baik adierazi duenez, Sanzek ez du eskumenik horrelako erabakirik hartzeko.