Idazlea da Alberto Barandiaran, eta kazetaria. Bere baitan daude biak. Eta biak ikusiko ditu irakurleak argitara eman duen azken liburuan ere: Postkronikak (Elkar) altsasuarrak aspaldi argitaratutako bost erreportajeren berridazketa da. Lehenengo biak Higinia Luz Goñi eta Nicolasa Agirrezabalagaren heriotzei buruzko datu berrien xerka Auschwitzera (Polonia) eta Zaragozara (Espainia) egindako bidaien kronikak dira; hirugarrenak Argentinako diktadura garaia du ardatz; azken bietan berriz, kazetaritza da gogoetarako gaia: frankismoan Etxarri Aranazko alkate izandako Jesus Ulaiarri buruz egina da laugarren testua, eta Madrilgo martxoaren 11ko atentatuez, liburua ixten duena.