'Zuek zarete kartzela batean zaudetenak, ez ni'

  • Kamioi-gidari ijitoa. Literaturaz idazten du astero Berrian, sekula autograforik sinatu ez duen honek.

Núria Juan Serrahima

Non zinen 2007ko iraila aitzin?

Prentsako orrialdeetatik kanpo. Alegia, ia-ia ezereza dei diezaiokegun eremu batean, informazioaren ilunpean, munduaren %95a bezala.

Langilea, euskalduna, literaturan aditua. Ijitoez neukan estereotipoa hautsi didazu!

Ba ohitu beharko duzu makurtzen eta zatiak biltzen, ze estereotipoak egunero hausten dira!

Zer egiten du garraiolari batek klasiko artean, Playboy zaharrez inguratuta egon beharrean?

Kontxo, azkar bildu dituzu estereotipo zatiak... Bada, pornografia ere irakurtzen dut, ez pentsa. Bai, bai, irakurri, Mirandek bezala. Dena den, Playboy zaharrak plastikotan bilduta ditut, ea bildumagileren batek erosten dizkidan noizbait.

Elkarrizketa hau prestatzeko zure azken zutabeak irakurtzea beste erremediorik ez dut eduki, eta iruditu zait zuk ez duzula literaturaz hitz egiten ia, zuk literatura egiten duzu besterik gabe.

Askoren gaitza da: asmo batekin hasi eta erabat diferentea den emaitza atera. Idazle asko, adibidez. Nobela bat egiten hasi eta beraien bizitza kontatzen bukatzen dute… Beraz, literaturaz hitz egin nahi, eta konturatu gabe literatura egitea, ez zait iruditzen dagoen kirmenik handiena.

Igandeetan irakurtzen omen da gehien egunkaria, baina zure zutabeak... Benetan uste duzu herri xeheak halakorik irentsi dezakeenik Martiniarekin batera?

Joño, zu ere Martini zalea! Nik ere asko edaten dut, batez ere idazten hasi aurretik. Galderari erantzunez: nire zutabeak oso merkeak dira; herriaren ahotik hartzen ditut debalde, eta debalde ematen dizkiot Berriaren irakurleari.

Zergatik jotzen dugu gero eta gehiago idazleengana gidaritza espiritualaren bila? Besteon mixeria berak edo are larriagoak edukiko ez balituzte bezala...

Frantsesen errua da hori. Faltsua da, erabat, idazlea eta intelektuala ezinbestean lotzen dituen ustea. Egongo da idazle intelektualik, baina ezagutzen dut XX. mendeko filosoforik handienetako batekin, Homer Simpsonekin, buruz buru lasai asko ibil litekeen kamioi gidaririk ere.

Zer moduz buru-osasuna? Nortasun anizkoitza diagnostikatu omen zizuten behin.

Buru-osasuna ondo, eskerrik asko. Tira, gainontzeko gizon-emakumeena bezain ondo. Dena den, Leopoldo Maria Panero parafraseatu nahi nizuke: zuek zarete kartzela batean zaudetenak, ez ni.

“Nor da benetan Kevin Heredia?” entzuteaz nazkatuta zaudelakoan nago, beraz ez dizut galdetuko, baina esadazu: Rikardo Arregi Saria emango balizute, nor joango litzateke jasotzera?

Horretan montoiatarra naiz; senitartekoren bat edo lagunen bat joango litzateke seguruenik. Hartara zeremonia ere zertxobait animatuko litzateke, gitarra eta kaxoia jotzen, kultura sailburua dantzan… Bada garaia txapela –eta ez sonbreirua– kentzeko!


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude