Hegoaldeko herrialdeak, Hirugarren Mundukoak, alegia, nekez bizirauten duten bitartean, Iparraldearen gastu militarra bilioi bat dolarretik gorakoa da (1.339.000 milioi). Publizitatean 486.000 milioi dolar gastatzen dira urtero. Droga trafikoari lotutako gastuak urtean 400.000 milioi dolarrekoa da gastua. 2007a arte, Irakeko gerrari zuzenean lotutako Amerikako Estatu Batuen gastuak 400.000 milioi dolarretakoak ziren. Amerikako Estatu Batuek, hilero, 16.000 milioi dolar bideratzen dituzte Irakeko eta Afganistango gerrara. Eta Nazio Batuen Erakundeko urteko aurrekontua horixe bera da, 16.000 milioi dolar.
Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) 2009ko urtarrilean egindako kalkuluen arabera, Iparraldeko –hau da, herrialde aberatsetako– banku pribatuen krisiak 2,2 bilioiko kostua izan du. Royal Bank of Scotland-ek bakarrik 30.000 milioi dolarreko galerak izan zituen 2008an. Esaterako, kopuru hori bera Kenya osoko Barne Produktu Gordina da.