argia.eus
INPRIMATU
Hiru gai nagusi ‘Jakin’en azken zenbakian
  • Batzuen artean ::Jakin 172

    Jakin

    orrialdeak::121

    prezioa ::10.50€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko abuztuaren 02a
Jakin 172
Kalean da Jakin aldizkariaren 172. zenbakia. Bihilabetekariak ez du gai nagusirik landu azken zenbaki honetan: horren ordez, “Gaiak” sailean, elkarren arteko loturarik ez duten hiru artikulu plazaratu dituzte. Euskal liburutegi digitalei buruz idatzi dute Gerardo Luzuriagak eta Roberto Kerexetak. Julen Zabalok eta Jean Pierre Massiasek idatzitako artikuluan Euskal Herriko lurralde-gatazka dute hizpide. Xabier Agirre Urteagak berriz, Nazionalismoa biribilgunean artikulua publikatu du. Egunen gurpilean sailean daude, ohiko moduan, arteaz, literaturaz, teknologiaz eta enparauez idatzitako artikuluak.