argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2009ko uztailaren 28a

Xabier de Felipe Prieto biolin jotzaileak irabazi du Nicanor Zabaleta beka. Bizkaitarrak bi urte –karrera amaitu arte– emango ditu Frankfurteko (Alemania) kontserbatorioan, Walter Frotchert irakaslearen zuzendaritzapean. 17.000 euroko laguntza jaso du Xabier de Felipek.

 

Montxo Armendarizen Tasio film ezagunak 25 urte bete dituela eta, Nafarroako Ikus-entzunezkoen eta Zinemaren Institutuak (INAAC) hainbat ekitaldi antolatu ditu, gehienak irailean: filmari buruzko erakusketa; aktore, zuzendari eta teknikariei omenaldia... Ekitaldi gehienak Lizarran egingo dituzte.

 
 

Jose Maria Hualderen Jauregia bildumako 29 obra daude ikusgai Gasteizko Artium museoan. Hego Amerikako hamazazpi artistaren koadro, argazki eta eskultura horiek museoaren eskaintza “nazioartekoagoa” bilakatzeko hartu dituzte maileguan, Daniel Castillejo Artiumeko zuzendariaren hitzetan. Anthony Goikolea, Ray Smith, Jose Bedia, Fabián Marcaccio, Guillermo Kuitca eta Liliana Porter moduko artisten lanak bildu ditu erakusketak.