Deustuko tomate gazteak

  • Gaur egungo Euskal Herria ezagututa, Bilboaldeko porlanezko oihanean baratze ekologikoak daudela jakiteak bat baino gehiago harrituko du. Bi dira, baina, Deustuko Gazte Lokalekoek dauzkatenak, San Pedro eliz ondoan, Elizate zaharreko bihotzean, Guggenheim museotik ez oso urrun.
Aurten hogei urte bete dituen Deustuko Gazte Lokalak hutsik zegoen alboko etxea, Txori-denda, bereganatu zuen orain dela hamalau hilabete. Atzealdeko lur-soroa eskuratzea ere lortu zuten. Hura garbitutakoan, auzokideen oniritzia duen ortua sortzeari ekin zioten. Tren geltoki ondoan dagoenak, bi baratzeetan zaharrenak, bost hilabete bete ditu dagoeneko. Galduta ziruditen Deustuko tomate ospetsuak herrira bueltatu dira: gaztetxeko Baratze Taldearen lana dugu hau.

“Kaletarrak izanik, hasiera batean ortua zer zen ere ez genekien”, azaldu digu Taldearen partaide Aitor Fernandez de Castrok; “nork bere eskarmentu txikia bazuen ere, oro har, gaztetxean bertan dagoena izan dugun lehenengo ortua da”. Auto-ikaskuntzan oinarritu da gaztetxeko Baratze Taldea: “Irakurri izan ahal dugunaz, eman dizkiguten aholkuez –egitasmoarekin interesatuta dagoen Ekologistak Martxan taldearenak, besteak beste– ikasten joan gara”. Emaitza oparoa eta uzta ederra ikusita, hain txarto ez dutela egin esan dezakegu. Taldea Gazte Lokaleko talde autonomo bezala ari da; bere burua kudeatzen du. “Hamar pertsona gara eta ortuak berak dakartzan lanen ardura hartu ez ezik, funtzionamendurako beharrezko tresneria ere geuk erosten eta konpontzen dugu”, dio Fernandez de Castrok. Ortu berriena Berrizerako bideko aldapan dago kokatuta. Bertan, pikondoek gordeta, hamar zapalda daude: “Nahiz eta bakoitzak zapalda bana zaintzeko ardura daukan, denok denon ardurak hartzea dugu helburu; txandak egiten ditugun arren, badira guztion lana behar dutenak, hala nola sasiak eta belar txarrak kentzea edota inguruetan dagoen zaborra garbitzea. Horiek egiteko, normalean, lanegun bereziak antolatzen ditugu”. Uhazak, piperrak, tomateak, lekak, tipulak, kalabazak eta porruak erein dituzte. “Orain arte, oso ekoizpen ona izan dugu; emankorrak dira baratzeak. Nork bere etxera ateratakoaren zati bana eroan arren, beste parte bat gaztetxeko jantokira zuzentzen dugu. Handik, jantokitik, sosarik ateratzen badugu, gaztetxearentzat izaten da. Dena dela, egin heinean ari gara gauzak pentsatzen, azoka kontzeptua berreskuratu nahi genuke”, azaldu du gaztetxeko kideak. Ez dute kimika erabili nahi eta ongarri propioak sortzeko asmoa dute. Besteak beste, konposta egiteko toki aproposa prestatzen ari dira. Ura bertan dagoen ur-biltegitik lortzen dute.

Oilategia ere ipini dutela esan digu Fernandez de Castrok: “Denon artean jorratzen dugun lana da oilategia; hamabi oilo, oilar bat eta ahate bat ditugu, ez da gutxi”. Eztiorrazea da Baratze Taldeak martxan jarritako azken proiektua: “Erleekin lan egiten duela hilabete hasi ginen; ikusiko dugu zelan ateratzen den”. Big Beñat Deustura iritsi da, antza.

ASTEKARIA
2009ko abuztuaren 02a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude