argia.eus
INPRIMATU
Argia eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko uztailaren 28a
Andres Urrutia eta Berdaitz Goia
Euskaltzaindia 90. urteurrena ospatzen ari den honetan egin du hitzarmena Argiak Euskaltzaindiarekin. Argiak urte bukaera bitartean Euskaltzaindiak egingo dituen ekitaldien berri emango du. Bestalde, Argia aldizkariak 2000. urtetik hona ekoiztu dituen testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu, akademiak Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoa garatu dezan. Bataren zein bestearen artxibategi eta bibliotekak erabiltzeko akordioa ere sinatu dute.