argia.eus
INPRIMATU
Zapiainen blogeko tiroak liburu batean bilduta
  • Markos Zapiain ::Talatik tiroka

    Elkar

    orrialdeak ::217

    prezioa ::19.50€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2011ko urriaren 05
Filosofo blogaria da Markos Zapiain. http://eibar.org/blogak/zapiain helbidean irakur ditzakezue haren gogoetak, edo, ordenagailurik eskura ez baduzue, Elkarrek argitara eman berri duen Talatik tiroka izeneko liburuan. Gaiak, anitzak: politika, sexua, filosofia (noski), literatura, erlijioa, futbola... Azken zortzi urteetan idatzitako testuak bildu ditu saiakera laburren bilduma honetan. Blogetan ibiltzeko astirik ez duenarentzat aukera ona, Zapiainen jardunera hurbiltzeko. Zerbait badute testuek; gainontzean, nekez esango zuen Joxe Azurmendik zera: ematen duela blogek literatura modu propioa sortu dutela. “Jainkoen festa bat” da liburua, Zegamako pentsalariaren esanetan.