argia.eus
INPRIMATU
Nazionalismoaz bestelako irtenbide bila
  • Galo Martínez de la Pera ::Musu truk

    Alberdania

    orrialdeak ::187

    prezioa ::17€

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2009ko uztailaren 26a
Galo Martínez de la Perak honako tesia defendatzen du Alberdaniak argitara eman dion Musu truk liburuan: Bankarien boterearen ondorioz estatu demokratikoak diktadura demokratiko bihurtu direla. Ideia horretatik abiatuta, gaur egungo Euskal Herriaren diagnostikoa egin du liburuan. Bere ustez, Euskal Herria hiltzear dago, ezkerreko eta eskuineko nazionalismoek sortutako defentsa estrategiak zaharkituta geratu dira, eta, ETAri armak kendu ezean, ez dugu irtenbiderik. Finean, Martínez de la Peraren aburuz, nazio-estatuak itsututa bizi gara euskaldunok. “Zulo” horretatik ateratzeko proposamena dakar berak.