argia.eus
INPRIMATU
Gotzon Garate beka
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2009ko uztailaren 26a
Elgoibarko Udalak sortu du beka. Helburua euskararen ezagutza, erabilera eta hizkuntza aberastea da. Bi edo hiru urtetik behin egingo du deialdia Udalak eta 6.000 eta 20.000 euro arteko beka izango da. Aurtengo beka jaso nahi duenak Elgoibarko toponimia bildu, sailkatu, kokatu, aztertu eta finkatzeko proposamena egin beharko du.