"Hernanin diruzalea nintzen eta Barakaldon etarra"

Dani Blanco
Irratian entzuten dudanero eskuak mugitzen ikusten dut.


Nola izan daiteke irratiko aurpegi ezaguna?


Aurpegi ezaguna ez, buru ezaguna naiz ni! Aurpegirik gabeko ahotsarenak badu xarma, baina segidan desmuntatzen den mitoa da.

Ez esan irratian ere irudia denik nagusi.
Neurri handi batean bai. Izena duen oro badela dio esaerak, baina irudia duen oro badela esango nuke nik.


Komertziala den oro badela esango banizu...


Errepikatzearen artea da gurea. Abesti bat behin jartzea ez da nahikoa. Bi aldiz jarriz gero jende gehiago harrapatzen du, eta hiru aldiz jarrita are jende gehiago. Horregatik aukeratzen dituzte diskoetxeek ahal bezain goiz harrapatzen zaituzten singleak.


Gaztea entzunda ingelesezko kantek goizago harrapatzen gaituztela ondorioztatu behar al dut?


Ordubetean 3-4 euskal kanta jartzeko kanona daukagu, baina ni ez naiz aldekoa. Mesede egin dezakeen gisan gorrotoak sortu ditzakeela iruditzen zait. Ordubetez euskal kantak baizik ez jartzea kaltegarria litzateke kanta horientzat.

Zeinek esan dizu hori?


Audientziek erakusten dute zerk funtzionatzen duen eta zerk ez, eta entzuleria ahal bezain zabala biltzera kondenatuta gaude. Hamar lagunentzako irratia egiteko, etxeko sukaldetik egingo genuke.

Zuen ildo musikalarekin bat ez datorrena baztertzen duzuela esaten ari zara?


Diskriminazio positiboa egiten saiatu arren, garbi daukagu sartu behar genituen kanta guztiak ez ditugula sartu, eta sartu behar ez genituen kanta batzuk sartu ditugula.


Sormena eta taldeen arrakasta baldintzatzen ari zarete!


Ezin gara beti haize kontra ibili. Surflari gizagaixo batzuk baino ez gara, eta olatu handi bat badator ez daukagu hartu eta ahal bezainbat metro zutik egiten saiatu beste erremediorik. Olatuari aurre eginez gero, azpian hartuta pasako gintuzke.

Izan ere, zuentzat dena da sekulakoa, kristona, bonbazoa, kañeroa...


Kalean gaztetxoak ikusi eta eurengana iristeko zer egin dezakedan pentsatzen dut beti. Ehiztari lana da gurea. Gu frontean gaude eta frontean goaz. Etorriko dira atzetik zuzenduko gaituztenak, maila jasoko dutenak, baina horretarako frontea egon behar da.


Irratia ez, Disko Festa zen frontea!


Gainditu egin ninduen eta ez dut oraindik gainditu. Badakizu zer den kanpoko musikarekin, bertakoaren kontra, droga bultzatzera zatozela entzutea?

Ez, niri ez didate sekula esan.


Hernanin diruzalea nintzen eta Barakaldon etarra, baina finean, langile puta bat baino ez nintzen. Produktu osoak 5.000 euroko kostua bazuen, nik 200 kobratzen nituen.

ASTEKARIA
2009ko uztailaren 19a
Azoka
Azkenak
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Maiatzaren 2an hasiko da Ziburuko Azokaren Azokaldia

Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka ekainaren 1ean egingo da, baina aurrez, maiatzean, beste lau hitzordu mamitsu eskainiko dituzte Lapurdiko lau txokotan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Eguneraketa berriak daude