Tamaina txikia baina garrantzia handia du 2008ko irailean Alemaniako Hohle Fels kobazuloan aurkitu zuten venusak. Sei zentimetro baino ez du neurtzen, baina 40.000 urte inguru ditu, orain arte landutako lehen giza iruditzat jotzen zen Willendorfeko Venusak baino 10.000 gehiago. Horrenbestez, mamut hortzaren boliz egindako piezak gaur arteko teoria zalantzan jarri du, duela 40.000 urte giza irudirik zizelkatzen ez zela uste baitzen. Estatuatxoaren helburu zehatza zein den jakin ez arren, gainerako venusak bezala emankortasunari lotuta dagoela uste dute adituek, irudian bulba eta bularrak nabarmentzen baitira.