Kafea ala txokolatea?

  • Katixa Agirre ::Habitat

    Elkar

    orrialdeak ::220

    prezioa ::17.50€

Habitat
Habitat: espezie baten bizitza eta garapenean laguntzen duen baldintza biologiko, klimatiko edo ingurukoen multzoa edota baldintza hauek betetzen diren espazioa. Etxebizitza da jendearentzako espazio hau, habitat hau, bai eta narrazio hauen arteko haria ere.

Sofa: azalean agertzen zaigun altzari honen inguruan bildu ditzakegu ipuin guztietako gertaerak eta, bide batez, bizitzeko behar ditugun oinarrizko ekintzak eta etxeetan gertatzen diren sozializazio saio guztiak. Jan edan eta lo egiten dugu bertan, baita sexua eta solasaldiak ere.

30 urte: Adin horren bueltan daude narraziotan agertzen zaizkigun pertsonaia ia guztiak, beraz, gurasoen etxetik kanpo egon beharreko momentu hori ailegatuta eta bikotearekin eta bankuarekin ezkondu eta umeak izateko garaiaren artean, omen. Gaztaroari agur esateko unea eta helduaroan formal sartzeko ordua, agidanez.

Liburu honetan pertsonaia eta egoera batzuekin identifikatuko zara adin tarte horretan bazaude edo etxebizitzaren gaiari bueltaka, –edo ezagunak izango dira zuretzat, behinik behin– eta idazleak lortuko du zu hiru lerrotan istorioan sartzea, girotzea, zuk eszena ikustea. Baina zer da etxebizitza? Eskubidea, betebeharra?

Etxebizitza askatasuna da, norberaren lurraldea. Bere loa arina da edo Guy Fawkes-en traizioa ipuinetan agertzen zaizkigun protagonistak bakarrik bizi dira euren pisu txikietan poz-pozik espazio horretan beste norbait sartzen den arte.

Etxebizitza babeslekua da. Pijama festa eta Hosting ipuinetan aterpe bila datoz bi gonbidatu eta etxekoek egiten dieten harrerari buruzkoak agertuko zaizkigu, besteak beste. Egunerokotasunean etena dago bi hauetan, ondorio desberdinekin datorrena.

Etxebizitza estatusa, jabegoa, morrontza da. Jaun eta jabe eta Feng Shui-aren errua ipuinetan hiritik herrira joandako bikote bat agertzen da lehenengo ipuinean, etxea konpondu eta konpondu dabilena, eta bigarrenean urbanizazioetako etxeak saldu nahi duena goi mailako auzo bateko txalet bat ezin ordaindu dabilen batekin topatuko da.

Etxebizitza norberaren isla da, identitatearen luzapena. Eremu pribatuan murgiltzen gara beste baten etxean sartzean eta honek etxekoandre edo gizona indartu edo ahuldu dezake, bere jabeari buruz hitz egingo digu eta bere eremuan barneratuko. Honekin batera sentimenduak azalduko dira orrien artean, bakardadea eta beldurra besteen gainetik.

Jendea elkarrengandik urrundu edo elkarrengana hurbildu daiteke etxeetan, gatazkak sortu eta gaindituko dira, baina dena amaituko da kafe bat, garagardo bat, Cola Cao bat hartuz edo txokolate izozkia janez, –azken hau pelikula eta telesail angloetatik hartutako ohitura goxoa; ai, globalizazioa!–. Hau guztia, Katixa Agirrek proposatutako etxeetan, behintzat, bai.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude