Astelehenean, hilak 13, eskaini behar zuen Ekon talde arrasatearrak kontzertua Iruñeko Sanferminetan. Joan den ostiralerako ordea, taldearen Myspace gunean (www.myspace.com/ekonetnies) iragarri zuten UPNk eta PSNk zentsuratu egin dituztela. Arrasatearrez gain, Def Con Dos madrildarrak eta Obrint Past kataluniarrak ere Sanferminetan jo gabe geratuko dira.