Basapiztiaren zuzeneko testigantza

  • Petti ::Awañak

    Bonberenea ekintzak

    iraupena ::67´07´´

    prezioa ::13.50€

Awañak
Berako musikari handiak di-da baten grabatu zuen bere aita zenaren omenezko disko hau. Rafa Aceves piano jotzailearekin batu eta kontzertu borobila egin zuen Tolosako Bonberenea gaztetxean. Klasiko bihurtu diren bere hainbat kantu (Hitz jarioa, Argia heldu da, Aurrera, Bera...) berrinterpretatu zituen gitarra eta ahotsarekin; Ruper Ordorika, Xabier Lete eta beste batzuen belaunaldi arteko pieza iraunkorrak berreskuratu, eta Acevesekin batera goxatutako bestelako kantu kabaretero xuxurlariagoak ere eskaini zituen. Badakizue, Pettirekin, folketik bluesera, eta xuxurlartzetik garrasira instante batean pasa gaitezke. Une hunkigarri asko ditu diskoak, halakoak dira-eta beratar honen kontzertuak; eta gordinean, izan zen moduan, grabatuta dago. Euskal Herrian dugun musikari osoenetako bat.
"Agertokian ez dut pentsatzen zer egin behar dudan; kantuaren arabera ateratzen zait"

Nola izan zen zuzeneko diskoa egitea?


Bat-bateko kontua izan zen. Aita hil eta hilabetera diskoa kalean nuen, bere omenez egin nuen. Ez nuen gehiegi lantzeko astirik izan:

Rafa Acevesekin pixkat prestatu eta aurrera.
“Hitzak bertzerik ez dira” zuk abestutakoak, baina jende asko horiekin identifikatu egiten da. Horren kontziente zara?


Lehen ez, orain apur bat bai. Neuri gertatutako gauzen gainean idazten dut; eta beste batzuk Beñardo Goietxe lagunak idatzitakoak dira. Txikitatik ezagutzen dugu elkar eta niretzat idazten du, nik abesteko. Bigarren diskoa oso iluna da, eta batek baino gehiagok esan zidan berak ere gorriak pasa zituela.

Kantuak errazago idazten dira gaizki pasatzerakoan?


Ez dauka zergatik. Egunotan, adibidez, Kanariar irletan nago senideak bisitatzen, eta hondartzan gitarra jotzen eta gauzak idazten nabil. Itsasoak eta leku aldaketak, biek, ere eragin didatela uste dut.

Behin bideoklip batean beltzez margotu zinen, baina benetan beltzek adina sentimendu jartzen duzu abesterakoan…


Ez dut uste beltz onenen parera abesten dudanik. Txantxetan margotu nuen nire burua beltzez. Etxalarko borda baten geunden; blues bat grabatu behar nuen eta Jim Jarmuschen antzeko estetika lortu nahi genuen. Agertokian ez dut pentsatzen zer egin behar dudan; hala irteten zait, kantuaren arabera, eta askotan begiak itxita abesten dut gainera. Horrez gain, etxean edo lagunen aurrean abestu behar dudanean, askotan, lotsatu egiten naiz.

“Bizitza bakarra, eta zenbat galdu naiz behelainotan”. Musika egiten gehiago ahalegindu beharko zinateke?


Kantua Ruper Ordorikarena da eta hitzak Sarrionandiarenak, baina bat egiten dut esaten duenarekin. Kantuak egitea ezinbestekoa da niretzat. Gitarra aldean ez badaukat, nahiko galduta sentitzen naiz. Hala ere, beste gauza batzuei garrantzia ematen ikasi behar dut. n

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude