Urriaren 24a: Deiadar!

Dani Blanco
Euskal Herriko euskaltzale guztiek hitzordu garrantzitsua dute Baionan, heldu den urriaren 24an. Egun horretan Deiadar mobilizazioa antolatuko dute Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak, Frantziako Estatuan euskarari lege geriza aldarrikatzeko. Manifestaldi hau kontestu berezi batean kokatzen da. Alabaina, duela urte bat pasa Albanel kultur ministroak Frantses Legebiltzarraren aitzinean, Frantziako Gobernuak 2009an lurralde hizkuntzen aldeko lege bat proposatuko zuela hitz eman zuen.

Aukeraren garrantziaz jabeturik, Euskal Konfederazioak eragite lana abiatzea deliberatu zuen orduan. Lege batek bildu behar dituen printzipioak eta arloz arlo xedatu behar dituen puntuak landu zituen, eta EEPko (Euskararen Erakunde Publikoa) presidentearen bitartez ministroari helarazi. Denbora berean lurralde desberdinetako hizkuntzak sustatzen dituzten herri mugimenduekin elkarlanean hasi zen, plataforma baten inguruan indarrak biltzeko. Ariketa ez zen erraza izan hain desberdinak baitira batzuen zein besteen historia eta egoera. Gainera hizkuntza egoeraz gain lurralde horien egoera politikoak anitzak dira oso, eta hizkuntza politikaren eskumena finkatzekotan, adibidez, eredu bakar bat ezinezkoa da.

Eztabaidak irailean hasi eta zenbait hilabetez iraun zuen, baina azkenik testu amankomuna publikoki zein diputatu batzuei aurkeztua izan zen joan den maiatzean (www.deiadar.org/spip.php?article20 helbidean kontsulta daiteke). Lurralde guztietan mugimenduek badakite legearen inguruko bataila zaila izanen dela Frantziako Parlamentuan eta probabilitate handiz, onartuko den legeak ez dituela beteko hizkuntza gutxituek behar dituzten politika eraginkorrak bideratzeko oinarri juridiko guztiak. Erronka argi da: legezko koadro malgu minimoa lortu, orain arte militanteen indarrez lortutakoa bermatzeko eta geroari begira ateak eta leihoak irekitzeko.

Erronka mugatu baina guztiz inportante honi beste bat gaineratzen zaio halere. Hilabeteak joan, hilabeteak etorri, legeari buruz deus ez baita oraindik zehaztu. Lege zirriborrorik ez da argitaratu, legebiltzarreko egutegian ez da kokatu eta hizkuntzen aldeko herri mugimenduekin aipaturiko konzertazioa ere ez da bideratu. Azkenik, pasa den astean, Albanel ministroa ordezkatua izan da. Hitza beteko ote denari buruz zalantzak piztu dira. Arrazoi bat gehiago urriaren 24an, Baionan eta beste lurraldeetan izanen diren herri mobilizazioak ahal bezain indartsu izan daitezen!

ASTEKARIA
2009ko uztailaren 12a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude