Bakarrik, ilunpean

Oto Goien
Oto GoienAlex Larretxi
Sinestezina da. Gasteiztik hamar kilometrotara, hiriburuko mendebaldeko irteera horietako batean, N-1 errepidearen ertzean, estresaren arteria eta zainen parean, hortxe dago Los Goros. Martiodatik hiru bat kilometrotara dagoen Oto Goien herritik gora, Badaia mendizerraren magalean aurkituko duzu, eta begi ninietan grabatuta geratuko zaizu.

Ibilbidea nahiko sinplea da: Oto Goienetik mendira doan bidea hartu eta ganaduarentzako itxitura pasa behar duzu beste askotan bezala, ondoren errekaren gainetik igarotzen den zubia zeharkatu, eta zuzen jarraitu... Erreka harro lehorretik gora egin kilometro pare bat, eta bertan zaude. Heltzen zarenean begiratu urrunetik eta patxadaz begien aurrean agertuko zaizunari, ez eduki barrura sartzeko presarik.

Pertsonalki umetan buru-hezur erraldoia iruditu zitzaidan, baina tira, beharbada pirata filmen bat ikusiko nuen bezperan. Ez ahazteko moduko irudia behintzat bada.

Errekaren arroa lehor, eta kobazuloa lozorroan egoten da normalean, baina euri zaparrada handien ostean, edo elurra azkarregi urtzean, kolpera lehertzen omen da. Abisurik eman gabe isurtzen du ura, aho, belarri, sudur eta begietatik. Barrura sartzea baldin bada zure asmoa, kontuz! Urte sasoi lehor bat aprobetxatu bisita egiteko, eta lasai, kobazuloak freskatuko zaitu eta.

Barruan ez dago metalezko pasabiderik, ez duzu izango argi fluoreszenterik, megafonoetatik inork ez dizu ezer esango, bakarrik eta ilunpean egongo zara. Eraman linterna, segapotoaren argiak ez baitizu balioko. Eta seguruenik ez zarenez espeleologoa, Erpurutxoren ipuinaz gogoratu! Hortik aurrerakoa zure esku.

Beste ihesaldi batzuk:



Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude