Elkarrizketa hau Lezaman egiten ari garenez gero... Zer presentzia dauka euskarak Athleticen aldagelan?
Egia esan nahikoa. Euskaldun gehienon artean euskaraz egiten dugu, esango nuke jokalarion %60 garela euskaldunak, eta erabilera, guztira, %40koa dela.
Eta erabiltzen duzue euskara partiduetan, aurkariek zer jokaldi egingo duzuen ez igartzeko?
Bai, gainera Joaquínek [Caparrós] beti eskatzen digu hala egiteko, baita aurkariari kontzentrazioa galarazteko ere. Kopako finalean Messiri etengabe euskaraz egiteko esan zidan. Eta estrategia jokaldietan, noski. Taldeko erdaldunek ere menperatzen dute hiztegi txiki bat.