"Heriotzak grazia handia egiten dit"

Dani Blanco
New York-etik Iruñera etortzekoa zela jakin eta ongi etorria prestatu genion.

Hara fashionvictim bat!


Normala izatea anormala izatean datza, eta ni normala izaten saiatzen naiz hori ez dela normala jakinik.

Horretaz jabetzeko New Yorkera joan behar zenuen?


New Yorkek aspirina batek baino eferbeszentzia handiagoa dauka. Ez dago bertan luze iraungo duenik, baina bertaratzen den oro arrastoa uztera doa. San Ferminetan bezala.

Santuetan sinesten duzu, ala?


Beharko! Urte osoko fatxak heavy bihurtzen dira, gorrotatzen zaituztenek muxu ematen dizute... Zer pasatzen da hemen? Zeinek askatu ditu korsetak? Ni zoroa naiz, baina egunero.

Zu zoroa ez, zu enpresarioa zara!


Ez naiz enpresarioa sentitzen baina marrazkilaria ere ez. Dena gaizki egiten ona den bitxoa naiz, eta erosoen Kukuxumusuko ideien departamentuan nabil.


Esango dute berriz sekulako txiringitoa muntatu duzula.


Oso enpresa bisuala garelako! Enpresa baino gehiago marka gara, eta ez ahaztu hogei urte puta kosta zaigula iritsi garen lekura iristea.

Gizajoa, zuk baino ez dakizu zenbat sufritu duzun...


Nire printzipioak nik asmatutako fartsak dira baina oso leiala natzaie. Behin munduratuz gero, erridikulua iruditzen zait putaseme bat bezala sufritzen egotea. Zoriontsu izaten saiatzen zara edo tiro bat jotzen diozu zure buruari. Ez dago besterik

Fikzioak errealitatea gainditzen du. Mikel Urmenetak?


Sinesten duzu bizitzan gertatzen diren gauzetan? Zer da entzierroa korritzea? Zer da gizaki batzuk etxean animaliatxo bat eduki eta egunero kaka egitera ateratzea? Zer da espermatozoide bat obulura igo eta handik bederatzi hilera haur bat sortzea? Zientzia-fikzioa!


Horixe bera pentsatu nuen nik pelikula bat prestatzen ari zinela esan zidatenean.


Nire jatorrizko ideia batean oinarritutako gidoia idazten gabiltza, eta hurrengo urtean errodatuko dugu, New Yorken, ingelesez, eta nazioarteko aktore talde batekin. Eta hori dena ingelesez zipitzik jakin gabe!

Zenbat gustatzen zaizun probokatzea!


Ez, arrautzetan jartzen zaidana egitea gustatzen zait. Berez ateratzen zaidan gauza mordoa jende bati zentsuratzeko modukoa iruditu arren, ez da ezer arrazionala, irteten zait eta kito.

Lasai hilko zara, beraz?


Hiltzen naizen moduaren arabera...kar, kar, kar. Heriotzak grazia handia egiten dit. Hil aurretik nahi dudana egiteko aukera ematen badidate nire buruaz beste egingo dut.

ASTEKARIA
2009ko uztailaren 12a
Azoka
Azkenak
Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBak Turkia “presionatzen” ari badira ere bihar itsasoratuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude