Gehiegizko hurbiltasuna

Politikariei leporatzen zaizkien ajeetakoa agintarien eta herritarren arteko gertutasunik eza da. Baina, esanak esan, gertutasunik eza ezezik gehiegizko hurbiltasuna da egungo akatsik nabarmenena.

Interes partikularren defentsan sortutako taldetan banatua dago gizartea, “arazo bakar bateko elkartetan” zatikatua alegia: energiaz, errausketaz, garraioaz, kontsumitzaile-eskubideez edo senar dibortziatuen eskakizunez. Denak zilegi, noski, baina onura orokorrari muzin eginez interes partikularrak defenditzeko arriskua dutenak.

Onura orokorra ez da interes partikularren metaketa, sintesi demokratikoa baino. Interes orokorra ez da telebista-solasaldietan edo anti-plataformetan biltzen, hiritar guztien partaidetzan, erabaki informatuen kalitatean, ebazpenen gardentasunean eta etorkizunera begira erantzukizuna bermatzeko sisteman baizik. Daniel Innerarity filosofoak esan bezala: “Politikoek gaizki egiten dute, beraiek baino hobeto beste inork ezin duena egin”.

Eta gaizki egiten dute erabaki antipopularrik hartzeko ez lidergorik, ez ausardiarik eta ez erantzukizunik ez dutenean.

ASTEKARIA
2009ko uztailaren 12a
Azoka
Azkenak
Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude