Beroari aurre egiteko gakoak

Beroari aurre egiteko gakoak
Beroari aurre egiteko gakoak
Udako hilabeteetan, termometroek markatzen dituzten tenperaturak ikusita, gaixotu egiten da bat baino gehiago. Gure gorputzak bere kasa erregulatzeko gaitasuna duen arren, urteko sasoirik beroenean arreta neurri bereziak hartu beharko genituzke, babesa eraginkorra izan dadin.

Beroak gora egiten duenean, gure gorputzak egokitzeko ahalegina egiten du: gehiago izerditzen gara, eta odol-hodiak dilatatu egiten dira. Egokitzapen lan hori handiagoa da aurreneko egun beroetan, gorputza oraindik ez baitago tenperatura altuetara ohitua. Egun horietan, izerdiaren bitartez galtzen diren ur eta gatz mineralak ez badira berriro gorputzera sartzen, litekeena da buruko mina, zorabioak, muskuluetako ahuldadea, kalanbreak eta goragaleak izatea, beste sintoma batzuen artean.

Eguzkiak onura ugari ekartzen dizkio gure gorputzari: defentsak gehitzen ditu, eta hezurren egoera egokia izan dadin zeregin garrantzitsua du. Baina eguzkia neurriz kanpo hartzen bada, eguerdiko 12etatik arratsaldeko 4ak bitartean esaterako, edo behar bezalako babesik gabe hartzen bada, mesede baino kalte gehiago ekarriko dizkigu luzarora. Horregatik, oso garrantzitsua da eguzkitik eta berotik babestea, ondorengo aholku sinple hauei jarraituz:

· Ur ugari edan. Ez itxaron egarri izan arte, bero handia denean batez ere. Baina kontuz alkoholarekin, eta azukre asko edo kafeina duten edariekin.

· Azalaren nutrizioa zaindu. Hartu A, B, C eta E bitaminatan edo zinka bezalako mineraletan aberatsak diren elikagaiak, zure larruazala zaharberritzen lagunduko dizute eta. Alegia, frutak, berdurak, lekaleak, fruitu lehorrak eta arrain urdina, garrantzitsuenak aipatzearren.

· Ur hotzeko dutxa hartu, hondartzan edo igerilekuan bainatu ondoren, itsasoko kresalak edo piszinako kloroak ez dezaten zure azala lehortu.

· Eguzki-izpien kontrako babesa. Umeen kasuan, bereziki, gorputz atal sentikorrenak babestu behar dira –sorbaldak, sudurra edo ezpainak adibidez–, babes-faktore altuko kremak erabiliz.

· Zaindu begiak. Ez hartu eguzkirik, ezta bainatu ere, begietan lentillak dauzkazula. Eta eguzkitako betaurrekoak erabiliz gero, izan daitezela homologatuak, iragazki ultramorea duten horietakoak.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude