argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a

Josep-Lluís Carod-Rovirak dBalears.cat webgunean esanak: "Hizkuntza Politikak positiboa, inklusiboa, erakargarria eta sinpatikoa izan behar du. Hizkuntza estrategia berpentsatzea ez da porrota, garaipenerako giltza baizik".

 

Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Berrian esanak: "A ereduarekin zerbait egin behar dugu, nahi dugulako derrigorrezko hezkuntza aldia amaitzean, ikasleek bi hizkuntzak jakitea. Ez da posible 13 edo 16 urte eta gero, euskarazko hiru-lau-bost ordu emanez astero, ikasleek txintik ere ez jakitea. Uste dut, agian, metodologia begiratu beharko dela. Irakasleekin hitz egin, A eredua aukeratzen duten familiekin. Saiatuko gara A ereduaren barruan ere euskara erabiltzen irakasgai batzuk irakasteko. Ikasleak barnetegietara joan daitezela bultzatuko dugu, euskal idazleen material didaktikoak eskainiko ditugu".

 
 

Paula Kasaresek Gipuzkoaeuskara.net-en esanak: "Azken hiztunaren hiltzeak ez dakar nahitaez hizkuntzaren desagerpena. Herri bateko azken hiztuna desagertuta ere, hizkuntza galdu berriak komunitate horren oroimen kolektiboan bere arrastoa uzten du eta hori hizkuntza berpizteko hazia izan daiteke".