Uda panpoxten

kardoaren lore ziatzaileak
kardoaren lore ziatzaileak
Sugandilak lagun ditudan leihotik begira, ubel agertzen dira kardoaren lore ziatzaileak, Cynara cardunculus. Begirako estetikan ubelak ez du, nire leihotik, laranja kolorea baino lagun hoberik. Neguan maizago ikusten dira bi koloreok elkar hartuta, bioletak (Viola sp.) nahasiz edo haien artean idi-bihotzak, tulipak, jarriz (Tulipa sp.).

Sasoi honetan, leihopean bertan dut, lorez mukuru finolatzen da estrelitzia edo paradisuko txoria, Strelitzia reginae. Hego Afrikatik ekarritako landare honek lore bakoitzean du kolore joko hau. Jokoa hosto urdinxkek panpoxten dute. Geurean, txoko eguteretan galanki loratzen da eta, bero zalea izaki, pagotxa ederra datorkio klima aldaketarekin. Egundo ez bezala ikusiko da aurrerantzean lore dotore hau, baratzetan bezala sortetan, pitxerkadaka.  

Harantzaxeago, ubel garatzen den karduak hosto urdin-urdinak ditu, gris argi argiak. Goiko ubel morea eta barreneko laranja kolorearen tarte paregabea da urdin hau. Beheko ilenak (Calendula officinalis) margotzen du laranja. Solstizio sasoi honetako ikuskizunetako bat.

Izenetik badu ilenak: baltsamo-belarra, aingeru-lorea, ebaki-belarra, hilerri-lili... Sendabelar ezaguna da, batik bat azaleko gaitzen kontutan. Hortik baltsamo-belarra, ebaki-belarra eta ukenduetarako lorea erabiltzen denez, aingeru-lorea. Hilerrietan maiz ikusia dela-eta, hilerri-lilia. Paraje beretik ote datorkio ilena izena? Hilena, alegia.

ASTEKARIA
2009ko uztailaren 05a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude