argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
Uxue Alberdi Estibaritz 2009ko uztailaren 05
Josune Zabala Donostiako parte zaharrean jaio zen 1978an, baina Errezilen bizi da, aitaren herrian. Euskal Filologian lizentziatua da, hizkuntza kudeaketan aditua, eta ikerketa eta didaktika arloetan jantzia. Ahozko komunikazioan espezializatu zen, eta zahar eta gazteen arteko elkarrekintza ikertzen aritu da komunikabideetako debateak aztertuz. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoko aurreneko zuzendaria izan zen, eta joan den maiatzaren 4tik ahozkotasuna ikertuko eta transmitituko duen Mintzola Fundazioko zuzendaria da.