Xabier Arzalluz, EAJko EBBko presidente ohia: 1932ko abuztuaren 24an sortu zen Azkoitian (Gipuzkoa). Zuzenbidea, filosofia eta letretan lizentziatua da. 1977tik 1979ra Espainiako Kongresuan legebiltzarkide izan zen, 1980tik 2004ra berriz EAJko lehendakaria. Familia karlistan jaioa. Amaren joera jansenistaren eragina jaso zuen. Erlijio ikasketak egin zituen eta 1967an Jesus Konpainiaren apaiza izendatu zuten. 1970ean Konpainiatik kanporatua izan zen.
Jose Mari Esparza, Txalaparta argitaletxeko editorea: Tafallan (Nafarroa) sortu zen 1951n. Altaffaylla Kultur Taldearen sortzailea da. 1988tik Txalaparta argitaletxea zuzentzen du. Editorea da. Argitaletxe honek 400 liburu baino gehiago karrikaratu ditu gaztelaniaz eta 200 euskaraz. Editorea izateaz gainera, artikulugile eta idazle oparoa da. Saio historiko ugari idatzi du. Azken liburua Como puta por rastrojo. Origen y uso de algunos dichos navarros da (Altaffaylla, 2009).
Txema Montero, Herri Batasuneko eurodiputatu ohia: Deustun (Bizkaia) jaio zen 1954an, baina mungiarra da izatez. Herri Batasuneko eurodiputatu ohia da. Abokatua da lanbidez. Abertzaletzat du bere burua, sozialdemokrata eta europazalea. Inoiz baino beharrezkoago ikusten du euskaldunon autogobernuko instituzioak indartzea. Kezkatuta dago euskal nazionalismoaren espresio politiko elektorala indarra galtzen ari delako. Nazionalismo zibikoa sustatzeko behar gorria dago, bere berbetan.