argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2009ko uztailaren 05

Juan Huarte Jorge Oteiza Museoa Fundazioko presidenteak dimisioa aurkeztu du. Karguari maitasunez heldu ziola adierazi du Juan Huartek, baina bere bizitzako etapa garrantzitsu bat ixteko unea heldu dela. “Fundazioari ekarpen berriak egingo dizkion pertsona batek hartu behar luke kargua”, esan du. Pertsona egokia, Huarte beraren hitzetan, Pedro Manterola (museoko zuzendari ohia) izango litzateke.

 

Abdela Taia idazle marokoarraren Malenkonia arabiar bat plazaratu du Alberdaniak, euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz. Homosexuala da Taia. Bere herrialdetik alde egin behar izan zuen, eta Parisen bizi da. Homosexuala da Abdela ere, liburuko protagonista nagusia. Ihes egin nahi du, eta zinema zuzendari bihurtu. Patxi Zubizarretak itzuli du liburua euskarara.