“Mintzola etorkizunari begira dagoen egitasmo handia da, bi ipar nagusi dauzkana. Ezkongarriak, biak. Lehenengo iparra gure ahozkotasunaren iraganari begiratzea da, eta iraganetik ikastea zer izan garen eta nola komunikatu izan garen. Ikustea zein ahozko genero eraiki ditugun euskaldunok eta, alde horretatik, ikertzea bertsolaritza, ipuin kontaketa, baladen erabilera eta transmisioa, euskal antzerkia... Beste iparra etorkizunera begira dago: sortzen ari diren ahozko genero berriak zeintzuk diren identifikatzea eta horiek ikertzea. Iragana eta gaur egungoa uztartu nahi ditugu ahal den neurrian, eta batez ere, ikertu eta transmititu. Jakin eta ekin”.