Hala adierazi du Nafarroako Gobernuak, hil honen 30erako emisioak eten behar dituela. Espainiako Aireportuez eta Aireko Nabigazioaz arduratzen den AENA kexatu da. Noaingo aireportuan, bere irrati frekuentzian interferentziak dituela esan du behin baino gehiagotan eta arazoa Erreniega mendian dauden irrati antenei egotzi zaie. Ez da frogatu zergatik dituen interferentziak AENAk, baina Nafarroako Gobernuak erabaki du Euskalerria Irratiak, Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta Radio Mariak emisioak etetea ekainaren 30a baino lehen. Emisioak eteten ez badituzte, irrati horiek itxi egingo dituztela esan du Gobernuak. Hala egiten badu Iruñerria euskarazko irratirik gabe geratuko litzateke.