"Yoloak" musika taldeari elkarrizketa
"Ez Dok 13"
Yoloak
Argiak itzali egiten dira, entzuleen susmurra ere bai. Teloia zabaltzen da astiro: gitar otsa, ritmo zirrara, altabozak, seriotasuna, gaztedi berria, "Yoloak"...!
Ez dok 13'k bein ta berriro zabaltzen du bere mensajearen atsa Euskalerrian Txaloak, eta Xabier Lete poetak taldearen presentazioa urratzen du
Mondragoe'n arkitzen gera, ta zein dan jaiaren antolatzallea galdetu degunean eskuko programa bat eskeini digute, ta bertan agiri danez "Sección de cultura vasca "Danok" de juventud deportiva" delakoak degu onen eratzallea. Geroago izan degu beta gazteanekin artnumana labur bat edukitzeko ta goragarriak dira benetan Arrasate'ko elkarte onen amets eta asmoak.
Jaialdiaren erdian era izan det "Yoluak" engana urbiltzeko ta zenbait itz aldatzeko.
Jose Eduardo Mendizabal'engana jo det, taldeko bateria bera, ta laister inguratzen zaizkigu beste irurak ere Joxe Maria Basarte'k boxeadore tajua du, Joxe Manuel Bergara'k, biurri ta iztun irudikoa, "Txistulari" elkartearen ezaugarria dauka paparrean, eta Karlos Turrientes konjuntuko seriotxua itxuraz beintzat.
-Esaidazute nungoak zeraten eta nola banatzen dituzuten zuen egitekoak
-Ordiziatarrak -erantzuten dit Joxe Eduardo'k- Villafranca'koak, noski, ta ikusi deken bezela gitarra elektrika erabiltzen diagu, Basarte abeslaria diagu ta gitarra ritmika jotzen dik, Bergara'k gitarra punteo, Turrientes'ek gitarra baja deritzaiona, eta nik... bateria
-Nola sortu uan "Yoloak" taldea eta noiztik daukazute profesional-karneta poltxikuan?
-Iru bat urte izango dituk... Yoloa palmera mota bot da Bergara ta biok txistalariak ginala, sasofoia ta boteria asi kindukan jotzen, gero, Karlos... eta alaxe asi uan gure talde au, Profesional-karneta 64,garrengo urrillako amaseian gureganatu genian; konjuntua sortu eta andik iru illabetera Ez uan examina erreza izan, alajana! Dana dala burutu genian gure ametsa...
-Zein dezute irakasle, eta batez beste zenbat ordu sartzen dituzute eguneroko ensaiotan?
-Bergara'n aita degu laguntzalle. Biak, aitasemeak, Villafranca'ko bandan jotzen ditek txistua Ta ensaiatu, egunean ordu pare but egiten diagu
-Eta, zer dala-ta sartu zinaten Ez dok 13'an?
-Orain sei illabete Joxe Antonio Arza eta Julian Lekuana etorri zitzaizkigunean atsegin zitzaigun ontan parte artzea: Luis Bandres labokariak ere bultzatu ginduan ortara Eta ala, lenengo jordanaldia Bilbo'n izan genian, ta arrezkero jaialdi guztietan ibilliak gaittuk, ta egia esan oso pozik gabiltzak.
-Titulu batzuek ?
-"Negarrez aldarean" (Presley), "Zenbat maite zaitudan" (Modugno), "Beltz-Beltza" (Bravos'ek zabaldua, "Ez nazazu utzi" Xabier Lete) "Inork ez nazake apaitu" eta beste
"Yoloak" oso gazteak dituzu, irakurle. Gazteenak, Joxe Mari'k, emeretzi urte besterik ez du, eta zaharrenak, Bergara'k, ogei. Berdin erretzen dute "Ducados", berdin "LM" (Basarte ez besteak Onek utzi egin dio erretzeari, ta berak dionez, ez eztarria zaintzeagatik, bestela baizik). Iruk andregaia dute. Publikurik atxikiena, gazte jendea, dagokienez. Langilleak. Turrientes trokelean ari zaizu, Bergara ajustadorea, Mendizabal teknikua, eta Basarte txapista.
-Zein da zuentzat konjunturik begikoena?
Jose Eduardo'k bizkarra jasotzen duala, Bergara'k bere iritzia ematen du:-Rolling-Stones ipiñi ezazu!
Zeintzuk diran euren zaletasunak musikaz aparte galdetzen diedanean, Bergara'k boxeua, erantzuten dit, eta igari egitea; Basarte'k futbola, eta Mendizabal'ek mendia eta irakurtzea, bainan ez nolanaiko nobelatxoak, bere burua aberastu ta ezi dezaketen gaiak baizik. Karlos segundu ontan apur bat aldendu da gugandik, ta besteak esaten didatenez oni belozidadea gustatzen zaio, bolantea, automobil karrerak eta olakoak . . .
-Bukatzeko, esaidazue zein dan zuen ametsa talde bezela.
-Osatu al dan geiena, gorengo maillara iritxi, eta orrela gure Erria ta bere izkuntza munduan zear agertu erazi Au txistuaren bitartez egin diteke, bainan gitarra elektrikaz ere bai Auxe litzake, ba, gure egitekoa
Bukatu da atsenaldia ta berriro igo bear dute eszenariora. Gitarra bat ekiten da ritmo biziaz, ondoren beste bat sinkopa sendo sakatzen, gero tanborra kiriotsu, eta atzenean kantaria "Beltz beltza!" lazgarri batekin, karraxiak...
Agur "Yoloak" Urrena arte.
JUAN ANTONIO LETAMENDIA'K
11
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakLOS YOLOS
EgileezLETAMENDIA1Kultura