Frantziako diputatuek duela hilabete onartu zuten Interneteko deskargak arautzen –zigortzen– dituen Hadopi izeneko lege polemikoa. Orain, ordea, Batzorde Konstituzionalak baliogabetu egin du, haren hitzetan, erabiltzaileei Interneteko konexioa mozteko beharrezkoa delako epailearen agindua. Hadopi legeak administrazio publikoari ematen dio ahalmen osoa. Nicolas Sarkozyren asmoa da konexioa moztea Interneteko edukiak legez kanpo jaisten dituzten erabiltzaileei. Legeak jaso dituen zigorretatik gogorrena da hori: “Interneteko konexioa eteten zaion erabiltzaileak, zerbitzuagatik ordaintzen jarraitu beharko du”.