Bazen eta bada nahikoa beldur. Nafarrek eta Iparraldeko euskalgintzako eragileek kezka adierazi zuten EAEn hauteskundeak sozialistek irabazitakoan: orain arte jasotako diru-laguntzak iritsiko bai? Lehen urratsean badirudi baietz. Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak iazko hitzarmena berritu dute: EEPk 920.000 euro jarriko ditu eta Jaurlaritzak 470.000 euro.